top of page

DONOSTIAKO ZIENTZIA MUSEOA

Zientzia Museoa, kutxaren Gizarte Ekintza, gizartearentzako kultura eta hezkuntza baliabide bat da.

Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, ingurune natural ikusgarrian, eta museo interaktiboa da. Izan ere, informazioa modu erakargarrian aurkezten du eta komunikazio-estilo berria du, objektuen maneiuan eta esperimentuetan oinarritua.

 

Zientzia Museoak inguru bizia eskaini nahi du, zientziaren eta teknikaren munduarekin loturiko jardueretan parte hartzeko. Adin guztietarako egokia den dibulgazio zientifikoko zentroa da, printzipio zientifikoak ulertzeko hezkuntza-programen osagarri eta aisialdirako baliabide egokia, bai familiarekin bai bakarrik gozatzeko.

​

Museoak Lehen Hezkuntzako taldeentzako hainbat programa eta ekintza antolatzen ditu. Adibidez, animalien, kimikaren, uraren, astronomiaren, urtaroen... inguruko esperimentuak eta jarduera desberdinak antolatzen dituzte. 

sansebastianplanetario.jpg
bottom of page