top of page

Gernikara goaz

Gernika- Lumo, Bakearen Hiria, toki egokia da Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza programak burutzeko. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako programak daude, Euskal Herriko historia eta kultura ardatz dutelarik.

 

Hainbat helburu dituzte programa hauek:

  • Gure kultura, hizkuntza, ohituren... ikuspegi orokorra eskaini, baita Gernikak eta bere historiak horietan duen harremanarena ere.

  • Ikastetxe bakoitzeko Eskola-curriculumera egokituriko hezkuntza- programa eskaini.

  • Euskararen erabilera pertsonaren eta bizitzaren eremu guztietan erabilgarri sentitu.

  • Talde kohesioa eta parte-hartzaileen arteko errespetua sustatu.

 

Atal tematikoak hurrengoak dira:

  • Euskal Herriko eta Gernikako historia ezagutu.

  • Euskararen erabilera sustatu.

  • Euskal Herriko ohiturak ezagutu.

image_gallery.jpeg
bottom of page