top of page

Itsasargira goaz!

Ba al dago plan hoberik egun osoa naturaz inguratuta egotea baino? Post honetan Gorlizeko itsasargia bisitatzera animatuko zaituztet. 

​

Uste dut onura asko dituela horrelako txango bat antolatzeak. Izan ere, oso ibilbide erraza eta aproposa da LH-ko umeekin egiteko. Bide guztian zehar naturaz inguratuta egongo dira, eta Gorlizek dituen paisaia zoragarrietaz disfrutatzeko aukera izango dute.

​

Itsasargira heltzean, dauden bankuetan eta belarrean deskantsu bat egiteko aukera dago, hamaiketako txiki bat hartzearekin batera. Baina ez hori bakarrik, Bunkerrak ikusteko aukera ere badago. 

​

Duela zenbait mendeetako bunkerrak aurkitzen dira eta barrura sartzeko aukera dago. Umeek gustuko izango dute ekinza hau, oso bitxia eta arrigarria irudituko zaielako. Baina ez ahaztu linternak! Hor barruan oso argi gutxi dago eta.

​

Animatuko zarete horrelako abentura batera?

09e38b9ba135a5ff2a2ffc17b83896fc.jpg
bottom of page