top of page

Bisita museora

mm-logoA-5t-3.jpg

 

Umeek gustuko dituzte itsasontziak eta nabigazioa; horregatik, post honetan, Bilboko Itsas Museora egiteko txangoa proposatzen dut. 

 

Jarduera honek itsas mundura hurbildu nahi ditu Lehen Hezkuntzako ikasleak, itsasontzien bidez. Honako kontzeptu hauek ikasiko dituzte: zer da itsasontzi bat? Zer forma izan ditzake? Zein materialekin eginda dago? Zergatik mantentzen da ur gainean? Zergatik nabigatzen du? Horrela, garraiobideek, eta gure kasuan, itsasontziek, eguneroko bizitzan duten garrantziaz jabetuko dira; horri esker, gertuko inguruari buruzko ezagutza handituko dute pixkanaka.

 

Erakusketa iraunkorra bisitatzen duten bitartean, altxor ezkutua aurkitu beharko dute, pisten jolas baten bidez.  Ondoren, belaontzi bat eraiki, eta bere oinarrizko atalak zein diren ikasiko dute: kroskoa, mastak, belak, banderak eta idi-begiak.

 

Beste alde batetik, museora bisitan etorri aurretik, eskolan itsasontziei eta nabigazioari buruzko oinarrizko kontzeptuak lantzea gomendatuko nieke irakasleei.

museo-maritimo.jpg
bottom of page