top of page

AZTERKOSTA

Post honetan, "Azterkosta" zer den azalduko dizuet. Ekintza hau natur zientzietako irakasgaian landu daiteke, naturarekin  eta animaliekin zerikusia duelako. Izan ere, Azterkosta hondartzara joatean eta hor esperimentatzean datza. 

​

Horretarako, ikasleek klasean zenbait informazio prestatu beharko dute. Itsas animali eta landareak landu beharko dituzte, haien ezaugarriak ezagutzeko. Behin klasean ikerketa egin, praktikan jartzera pasatuko gara. 

​

Lehenik eta behin, egun bat aukeratuko dugu txango hau egiteko. Eguna hondartzan pasatuko dugu, Gorlizekoan. Bertan, ikasleak taldeka itsas animali eta landareen bila arituko dira. Fitxa bat izango dute, espezie bakoitzaren inguruan bete behar izateko. Fitxan, espezien izenak, ezaugarriak, eta argazki bat (kamara batekin aterartakoa) jarri beharko dituzte. 

​

Lortutako informazioarekin, gelan, aste bat izango dute aurkezpen bat prestatzeko. Aurkezpenean, aurkitutako espezien ezaugarriak taldeari azaldu beharko dizkiete.

bottom of page